Itxi

Musika

Abuztuan eta irailean

Errusiako doinuak uda honetan nagusi, Musika Hamabostaldian

Erredakzioa

Donostiako jaialdiak Chopin eta Schumann maisuei ere egingo die omenaldia, musikarien jaiotzaren bigarren mendeurrenean.

Errusia izango da protagonista Donostiako Musika Hamabostaldiaren 71.edizioan. Abuztuaren 7tik&' || 'nbsp; irailaren 3ra bitartean egingo da jaialdia Gipuzkoako hiriburuan, eta aurtengoan ''''eskola interesgarrienetako baten doinuak'''' izango dira bertan nagusi, Hamabostaldiaren antolakuntzak jakitera eman duenez.

Errusiako zuzendarien eta bakarlarien emanaldiekin batera, aurtengoan bi orkestra handi izango ditugu geurean: San Petersburgoko Mariisnsky antzokiko Orkestra Sinfonikoa eta Errusiako Orkestra Nazionala. Gainera, urte beteko etenaren ondoren, opera izango dugu berriz Musika Hamabostaldian. Mussorgsky maisuaren Boris Godunov lanak ekingo dio berriz ere opera emanaldiei. Aurten ere, Kursaal Aretoa izango da programaren eszenatoki nagusia.

Beste herrialde batzuetako taldeak ere izango ditugu Donostian uda honetan, baina horietako batzuek Errusiako doinuekin osatutako programa eskainiko digute. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, adibidez, Rachmaninov musikarian oinarritutako emanaldia eskainiko du, irailaren 2an, Andra Mari Koruarekin batera. Era berean, Frantziako Tolosako&' || 'nbsp; Capitolio Orkestra Nazioanalak Tchaikovskyren inguruko programa landuko du, Donostiako Orfeoia lagun duela.

Errusiako doinuei leku egiteaz gain, aurtengo Hamabostaldiak ez ditu maisu handien urteurrenak ahaztuko. Chopin eta Schumann egileen lanak gogoratuko dituzte, bi musikarien jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko. Era berean, orain 150 urte jaiotako Hugo Wolf eta Gustav Mahler ere omenduko dira. Victoria Eugenia Antzokian izango dira hitzorduak, formatu txikiko emanaldiekin.

Ohiko ziklo paraleloekin osatuko da, aurten ere, Hamabostaldiaren programazioa: antzinako musika zikloa, organo zikloa, musika garaikidearen zikloa edo interprete gazteen zikloa, besteak beste.