Itxi

Musika

Jaialdia

Agortu egin da Iruñeko Tres Sesenta jaialdiko bonuen eskaintza berezia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hala, aurrerantzean 30 euroan egongo dira eskuragarri bi eguneko bonuak.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

Agortu da jada Tres Sesenta jaialdiko bosgarren ediziorako bonuen eskaintza berezia. Ekainaren 10ean eta 11 Iruñeko Zitadelan egingo duten festibalerako prezio berezidun abonamenduak hamabost egunetan bukatu dira.

Esan bezala, martxoaren 16an jarri zuten eskuragarri eskaintza. Hain zuzen ere, bi eguneko bonua 25 euroren truke eros zitekeen. Aldiz, gaurtik aurrera, 30 euroko prezioa izango du (banaketa gastuak kontuan izan gabe).

Kontzertuak

Aurtengo edizioan, Berri Txarrak, Maga, La M.O.D.A, Xoel Lopez, Belako, Ciclonautas, Grises, Montes del Oso eta Baobabs Will Destroy Your Planet arituko dira.