Musika
Bigarren aukera
AC/DC Bilbo: sarrerak guztiontzat
Erredakzioa
Sarreren salmentarekin gertatu zena ekiditeko modua aurkitu dutela azaldu dute instituzioek: ilara egitea.
AC/DC Bilbon izango da 2010eko ekainaren 28an, astelehena. Instituzio eragileek (Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia) azaldu dutenez, salneurria eta salgai jarriko diren sarrera kopuru zehatza negoziatu behar dute, bira horretan jarriko duten eszenatokiaren arabera. Ez dakigu noiz jarriko diren sarrerak salgai, baina Aste Santuaren ostean izango omen da.&' || 'nbsp;
San Mamesen izango da emanaldia eta 40.000 sarrera inguru jarriko dira salgai eta horietatik erdia, zelaiko txarteldegietan jarriko dituzte salgai. Hau da, ilara egiten duenak sarrera eskuratzea ziurtatuko du.
Young anaien taldea Bizkaiko hiriburura helduko da "talde honen inguruko eskaera handia" baitago Bilbon, antolatzaileen arabera. 2010eko Europako biraren baitan izango da kontzertua eta Sevillan ere izango dira.