Musika
Donostiako 50. Jazzaldia
Jamie Cullumek gidatuko du Donostiako Jazzaldiaren 50. edizioa
N.V. | eitb.eus
50. edizio honetan, musikari britainiarrak hiru emanaldi emango ditu: DJ gisa, piano eta ahotsaz bakarka eta taldearekin. Gainera, John Zorn eta beste batu dira kartelera. Sarrerak salgai daude.
Uztailaren 22tik 26ra ospatuko da aurten Heineken Jazzaldia, berrogeita hamargarrena, Donostian, eta gaurtik aurrera egitaraua erabat zehaztuta eta sarrerak salgai daude.
Zenbait proiektu esklusibo nabarmentzen dira programa horretan, hala nola Jamie Cullumek hiru kontzertu desberdin emango dituela Gipuzkoako hiriburuan: bat DJ gisa (Kursaaleko terraza), bigarrena, Kursaaleko entzunaretoan, bakarka (pianoa eta ahotsa) eta hirugarrena taldearekin, Trinitate plazan.
Sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan salgai daude. Hango ordutegia 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etarakoa da.
Jazzaldiak, gainera, aurrez iragarritako beste izen handi batzuk berretsi ditu: John Zorn, Benny Golson, Dee Dee Bridgewater, Gregory Porter, Melody Gardot, Zaz, Jimmy Cliff, Charles McPherson, Azar Lawrence, Lee Fields, Earth, Wind & Fire Experience eta beste hainbat.
Gainera, Joshua Redman eta The Bad Plus edota The New Standard Trio (Jamie Saft, Steve Swallow, Bobby Previte) gehitu dituzte kartelera.
PUNKT Donostian proiektua ere azaldu dute aurkezpen prentsaurrekoan. Jazzaldiak berak eta DSS2016 Europako Kultur Hiriburuak sustatuta, norvegiar eta euskal artisten arteko interakzioa bultzatuko du.
bultzatuko du.