Itxi

Musika

Jaialdia

Kiss, Azkena Rock 2010 jaialdian

Erredakzioa

Ekainaren 25ean arituko dira estatubatuarrak. Juanma Bajo-Ulloak dokumental bat egingo du jaialdiaren 10 urteak ospatzeko eta 2011an ikusiko du argia.

Kiss&' || 'nbsp; Azkena Rock 2010 jaialdian izango da, taldeak beraien webgunean bertan eta antolatzaileek konfirmatu dutenez. Estatu Batuetako taldea jaialdi rockzalean izango da, hortaz. 2010ean datak aldatuko ditu berriz, Europako Triatloi txapelketarekin bat egiteko, ekainaren 24, 25 eta 26an izango da. Gene Simmonsen, Paul Stanleyren, Eric Singerren eta Tommy Thayerren taldea ekainaren 25ean arituko da Gasteizen, webgunean agertutako informazioaren arabera. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, 75 eurotan (bonoa).

20 milioi disko baino gehiago saldu ditu Kiss taldeak Estatu Batuetan, eta mundu guztian 100 milioi baino gehiago direla uste dute. Gainera, Urrezko 24 Disko kaleratu dituzte.

Jaialdiaren 10. urteurrena ospatzeko, Juanma Bajo Ulloak dokumental bat egingo du. 2011ko udazkenean ikusiko du argia, antolatzaileen arabera.

Baina hau ez da izango Azkena Rock Festivalen 10. urteurrena ospatzeko egingo den ekitaldi bakarra. Liburu bat prestatuko dute, hainbat argazkirekin, eta 2011an jaialdiaren alderdi izkutua erakutsiko du.

Antolatzaileek jakinarazi dute argazkiak eta bideoak jasoko dituztela hori egiteko eta horiekin lana beteko omen da. Jaialdiaren 10. urteurreneko produktuekin osatutako sorta bat, merchandisinga eta bost VIP&' || 'nbsp;pase zozkatuko dituzte.

Kissen presentziaz gain, berrikuntza gehiago izango dira aurten. Ekainaren 23an, asteazkena, Mendizabalako ateak ireki baino lehen, aurkezpen kontzertua izango da Printzipal Antzokian:&' || 'nbsp;Quique Gonzalezek ''Daiquiri Blues'' lana aurkeztuko du hainbat gonbidaturekin batera. Gainera, kontzertuak izango dira Andra Maria Zuriaren enparantzan ostiralean, larunbatean eta igandean (eguerdian, jaialdiak irauten duen bitartean).

Alfonso Santiagok, Last Tour International enpresako bozeramaileak, adierazi duenez, abenduan jakinaraziko dituzte Azkena Rock 2010 jaialdian parte hartuko duten talde gehiago.

Hurrengo asteazkenean, hilaren 25ean, Los Angeleseko Staples Centerren arituko da Kiss. Munduko jarraitzaile guztiek jarraituko dute, izan ere, Facebook bidez eskainiko dute zuzenean. Europako jarraitzaileentzat ''Kiss Alive 35'' izeneko ikuskizuna ikusteko aukera bakarra izango da, Europakoa ezberdina izango baita.