Itxi

Musika

Jaialdia

BIME Livek zuzenekoen ordutegiak eta agertokien banaketa iragarri ditu

L.Z. | eitb.eus

Guztira lau agertoki jarriko dituzte urriaren 31n eta azaroaren 1ean egingo dituzten kontzertuetarako. Egitaraua itxita dago jada.

  • BIME 2014

    BIME 2014

BIME Live jaialdiak lau agertoki izango ditu BEC! erakustazokako lehenengo (2. eta 3. agertokiak) eta hirugarren (1. agertokia) pabiloietan eta Bizkaia Arenan (4. agertokia). Gainera, antolatzaileek gaur bertan iragarri dutenez, dagoeneko prest dituzte aurtengo edizioko kontzertuen ordutegiak eta agertokien banaketa.

Lehenengo agertokitik, besteak beste, Placebo, Macy Gray eta Imelda May igaroko dira, ostiralean, eta The National, The Kooks eta The Orwells, larunbatean.

Bigarrenean, berriz, Basement Jaxx, Thurston Moore, Mando Diao eta La Roux arituko dira, eta hirugarrenean, euskal musikak izango du lekua. Zea Mays, Joe La Reina, Tania de Sousa, The Weapons eta Gose igoko dira oholtza gainera, urriaren 31n, eta Audience, Smile, Señores, El_Txef_A eta Kometa, egun bat geroago.

Azkenik, Bizkaia Arenan eserlekuak jarriko dituzte 4. agertokiko emanaldiak ikustera doazenentzat. The Divine Comedy, Anna Calvi, Fuel Fandango, Billy Bragg, Angel Stanich Band eta Chris Garneau izango dira laugarren agertokiko protagonista nagusiak.

Kontzertu aldaketa

Era berean, azken orduko aldaketa baten berri eman dute antolatzaileek gaur. Jeff The Brotherhood taldeak bira bertan behera utzi ostean, We Cut Cornersek hartuko du haien lekua BIME Live jaialdian.

Aparteko zuzenekoak

Bukatzeko, dagoeneko itxi dute BIME Livetik kanpo, baina jaialdiarekin lotuta, beste zenbait tokitan egingo dituzten kontzertuen egitaraua. BEC! erakustazokako Kuxua gunean eta Bilboko Kafe Antzokian izango dira emanaldi hauek, urriaren 29a eta 31 bitartean.

Agertokien banaketa eta ordutegiak

Urriak 31, ostirala

18:00etan, ateen irekiera

1.agertokia

19:05 Go Go Berlin
20:35 Imelda May
22:30 Macy Gray
00:50 Placebo
03:20 Javi Green & Nemo Gauss

2. agertokia

18:30 John Berkhout
19:45 We Cut Corners
21:30 Thurston Moore
23:40 Basement Jaxx
03:00 FM Belfast
04:30 Mount Kimbie DJ Set

3. agertokia (Euskadi)

19:05 The Weapons

20:35 Tania De Sousa
22:30 Joe La Reina
02:00 Zea Mays

4. agertokia (antzokia)

18:50 SOAK
20:10 The Barr Brothers
21:30 Fuel Fandango
22:50 Anna Calvi
00:10 The Divine Comedy

02:10 Gose

Azaroak 1, larunbata

1. agertokia

19:10 La M.O.D.A.
20:35 The Orwells
22:30 The Kooks
00:40 The National
03:15 Holy Ghost!

2. agertokia

18:30 Babasónicos
19:50 The Coup
21:30 Mando Diao
23:35 Mogwai
02:15 La Roux
04:15 Delorean

3. agertokia (Euskadi)

19:10 Kometa
20:35 Señores
22:35 Smile
03:10 El_Txef_A

4. agertokia

18:55 My Sad Captains
20:05 Dawn Landes
21:15 Chris Garneau
22:25 Angel Stanich Band
23:40 Billy Bragg

02:10 Audience

Sarrerak

Bi eguneko bonua 64 euroan (+banaketa gastuak) dago salgai. Egun bakarreko sarrerak, berriz, 39 euroan (+banaketa gastuak) eskura daitezke.

Sarrerak, BIMEren webgunean, Kutxabank Sarean (webgunea eta kutxazainak), Kutxaren webgunean, Vital Kutxan, Ticketmaster Sarean, www.ltinews atarian, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren, Halcon Bidaiak bulegoetan, www.atrapalo.com-en, www.ticketea.com-en eta www.entradas.com-en eros daitezke.