Musika
Jaialdia
Macy Gray, Billy Bragg, Thurston Moore eta FM Belfast, BIME Livera
Erredakzioa
Soul kantaria, kantautore ingelesa, Sonic Youthen sortzailea eta islandiar talde elektronikoa BECen egongo dira, urriaren 31n eta azaroaren 1ean, The National, Placebo eta beste talde askorekin.
The National eta Placebo kartelburuak iragarrita eta bigarren lerroa zehaztuta (Mogwai, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Imelda May…) dituztela, BIME Liveko antolatzaileek urriaren 31n eta azaroaren 1ean BECen egongo dire talde gehiago iragarri dituzte: Macy Gray, Billy Bragg, Thurston Moore eta FM Belfast.
Macy Gray soul berriko ahots azpimarragarrienen artean sartu dute aditu askok. Grammy sari bat irabazi eta milioika disko saldu ditu nazioartean konposatzaile, interprete, ekoizle eta aktoreak. URriaren 7an ‘The Way’ disko berria argitaratuko du.
Bestalde, Billy Braggek (Barking, Essex, 1957) The Clashen eta horien inguruko taldeen eraginpean abiatu zuen ibilbide musikala, punk-rockaren arloan eta ideologia iraultzaileen oihartzunera lerratuta. 80ko hamarkadan ‘anti-folk’ politikoaren izen nagusietakoa izan zen, mezu politikoei esker. 1998 eta 2000. urteetan, Wilcorekin batera, Woody Guthrie AEBko musikari mitikoaren omenezko kantuak grabatu zituen.
Bestalde. Thurston Moore Sonic Youth taldearen sortzaile, kantari, gitarrista eta konposatzailea izan delako da ezagun, baita Ecstatic Peace diskoetxea martxan jarri zuelako ere. Thurston bera eta Kim Gordon banatu eta gero Sonic Youthek 2011an jarduera eten zuela eta, Moore bakarka jotzen hasi zen, aurretik egin zuen bezala.
Horiez gain, FM Belfast islandar taldea ere egongo da BIMEn. Estudioko hiru disko grabatu ditu taldeak, eta, zenbait kazetariren iritziz, “gaur egungo talde elektroniko nagusietako bat dira”.
Jaialdiko bi egunetarako bonuak 57 euroan eros daitezke irailaren 4ra arte.
Oraingoz, talde hauek iragarri dituzte jaialdirako: The National, Placebo, Mogwai, Macy Gray, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Billy Bragg, Imelda May, Thurston Moore, Delorean, FM Belfast, The Orwells, Jeff The Brotherhood, Zea Mays, Fuel Fandango, La M.O.D.A., Go Go Berlin, Audience, Dawn Landes, The Coup, Joe La Reina, Chris Garneau, Smile, My Sad Captains, Tania de Dousa, Señores, The Weapons, Gose, John Berkhout eta Kometa.