Musika
Barakaldon, udazkenean
Mando Diao eta Delorean BIME Live jaialdira batu dira
Luzia Zugadi | eitb.com
Besteak beste, Mogwai, Basement Jaxx, Zea Mays, Audience eta John Berkhout izango dira urriaren 31n eta azaroaren 1ean Barakaldon.
-
Mando Diao. Argazkia: mandodiado.com
BIME Live jaialdia ari da pixkanaka kartela osatzen, eta azken egunotan kontzertu gehiago iragarri ditu. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean Barakaldoko BEC! Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egingo duten jaialdian, orain arte ezagutzera emandako taldeez gain, Mando Diao, Mogwai, Basement Jaxx, Jeff The Brotherhood eta Chris Garneu ere arituko dira.
Euskal musikari dagokionez, Delorean, Zea Mays, Audience, Joe la Reina, Señores eta John Berkhout igoko dira Bime Live jaialdiko agertokira.
Orain arte, besteak beste, Placebo, Go Go Berlin, Dawn Landes, The Coup, My Sad Captains, Tania de Sousa eta Gose talde eta artisten zuzenekoak zeuden baieztatuta.