Itxi

Musika

Agertoki Berdea

Echo and The Bunnymen, Delorean, eta Austra, Donostiako Jazzaldian

Erredakzioa

80 hamarkadako talde britainiarra eta zarauztarrak batera arituko dira, uztailaren 24an; James Vincent McMorrow kantautore irlandarrak 25ean joko du, eta Austrak hilaren 26an.

  • Delorean zarauztarrek uztailaren 24an joko dute. Argazkia: Efe.

    Delorean zarauztarrek uztailaren 24an joko dute. Argazkia: Efe.

Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdeko egitaraua itxita dago dagoeneko; Echo And The Bunnymen 80ko hamarkadako banda britainiar oinarrizkoa eta Delorean nazioartean arrakasta handia lortu duen Zarauzko taldea uztailaren 24an arituko dira, James Vincent McMorrow kantautore irlandarra 25ean eta Austra elektro-gotiko hirukote kanadarra 26an.

Agertoki berean, hauek zeuden konfirmatuta dagoeneko: Ray Davies eta George Clinton (uztailak 24), The Horrors (hilak 25), eta Vintage Trouble (hilak 26). Aurretik iragarritako Wire post-punk bandaren kontzertua, ordea, Heineken Terrazara lekualdatu da.

Agertoki Berdeko kontzertu guztiak doakoak dira, eta horela gelditu da programa:

Uztailak 23 (asteazkena)
21:30 Ray Davies
24:30 George Clinton

Uztailak 24 (osteguna)
21:30 Delorean
24:30 Echo And The Bunnymen

Uztailak 25 (ostirala)
21:30 James Vincent McMorrow
24:30 The Horrors

Uztailak 26 (larunbata)
21:30 Austra
24:30 Vintage Trouble