Musika
Iragarpena
Kàshbäd, Euskal Herria Zuzenean jaialdian
I.U.
Erredakzioa
Ekainaren 27tik 29ra antolatu dute Lekornen
-
Kashbad
Antolakuntzak baieztatu duenez, Kàshbäd taldeak kontzertua eskainiko du EHZ jaialdian. Urtearen hasieran jakin genuen talde gipuzkoarra agertokietara bueltatuko zela, 2007an azken zuzenekoa eman ostean. Maiatzean izango dira ostera ere taula gainean, Hazparnen. Ondoren, Lekornen aurreikusi dute zuzenekoa.
Aste osoan zehar, iragarpen berriak jakinaraziko dituztela esan dute antolatzaileek. Hiru egunetarako bonoa salgai dago, 45 euroren truke.