Itxi

Musika

Donostiako Jazzaldia

Donostiako Jazzaldiko sarrerak salgai daude

Erredakzioa

Uztailaren 23tik 27ra ospatuko da jazz musikaren jaia Gipuzkoako hiriburuan, eta izar handiak eramango ditu agertokira: George Clinton, Ray Davies, Chick Corea, Bobby McFerrin, Stanley Clarke...

  • Argazkia: Efe.

    Argazkia: Efe.

Donostiako Jazzaldiko sarrerak salgai daude dagoeneko.

George Clinton, Dee Dee Bridgewater, Toshiko Akiyoshi eta Lew Tabackin, Snarky Puppy, Nicholas Paytonen Sketches of Spain, Sun Raren Arkestra eta Bugge Wesseltoft izango dira uda honetan Donostian, Jazzaldiaren programazioa biribiltzeko.

Ray Davies, Chick Corea, Bobby McFerrin, Stanley Clarke, John Scofield, Dave Holland, Muhal Richard Abrams, Wadada Leo Smith, The Horrors, Enrico Rava, Vintage Trouble eta Wire iragarrita zeuden dagoeneko, eta gaur iragarritako proposamenek eskaintza osatuko dute. Ospe handiko izenak eta balore berriak, proposamen abangoardistak eta proiektu bakanak elkartuko dira.

Aipatzekoak dira, orobat, Kristin Asbjørnsen norvegiarra; Ibrahim Electric suediar taldea; Za! bikote definiezina; Kurt Weillen musika eta unibertsoa eskainiko dituen L'Orchestre d'Hommes-Orchestres zoragarria; René Marie abeslaria; eta An On Bastek eta Maciej Fortunak osatutako poloniar bikotea, Krzysztof Pendereckik zinemarako idatzitako musikaz. Uztailaren 23tik 27ra izango da Donostiako Jazzaldia.

Hemendik gutxira, Jazzaldiak aurtengo edizioko behin betiko programa itxiko du: tokiko taldeak, Donostia 2016rekin elkarlanean prestatutako programazioa, TxikiJazz, Donostiako Jazzaldia Saria, Jazza eta Gastronomia...

Sarrerak

49. Heineken Jazzaldirako sarrerak martxoaren 31n, astelehena, jarri dira salgai, goizeko hamaika eta erdietan (11:30). Salmenta puntuak ohikoak izango dira: Heineken Jazzaldiaren webguneaKutxabanken webgunea eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko leihatilak: egunero, 11:30etik 13:30era, eta 17:00etatik 20:00etara.