Itxi

Musika

Iragarpena

Manic Street Preachers eta Passenger, BIME Live jaialdian

I.U.

Erredakzioa

Grises, Lauroba, Wilhelm and the dancing animals, Soleá Morente y Los Evangelistas eta Piers Faccini ere arituko dira. Jaialdia azaroaren 22an eta 23an izango da.

  • Passenger

    Passenger

BIME Live jaialdiak, BIME Bizkaia International Music Experience azokaren baitan, azaroaren 22an eta 23an BECen joko duten zenbait talde eta bakarlari baieztatu ditu. Manic Street Preachers eta ''Let her go'' abestiarekin ezagun egin den Passenger nabarmendu daitezke.

Horiez gain, Lauroba, Grises, Wilhelm and The Dancing Animals, Soleá Morente y Los Evangelistas, Piers Faccini eta Stu Larsen ere izango dira bertan. Besteak beste, aurrez baieztatuta zeuden honako artista eta taldeekin osatu dute zerrenda: The Wedding Present, John Grant, Mark Lanegan, The Courteeners, Jay-Jay Johanson eta These New Puritans.

Kontzertuak Bizkaia Arenako sarreran jarritako 5 agertokitan eta BECeko 1 eta 3 pabiloietan egingo dituzte, eta azaroaren 19an martxan jarriko dituzten ekitaldien jarraipena izango da.

Sarrerak

Antolakuntzak 39 euroko (+ gastuak) bonua ipini du salgai datorren urriaren 8ra arte, eta azaroaren 22an eta 23an izango diren kontzertu eta ekitaldietara sartzeko aukera emango du. Egun bakoitzerako sarrerak urriaren 9an jarriko dituzte eskuragarri, 32 euroko prezioan.