Itxi

Literatura

27. edizioa

Ane Zubeldiak irabazi du Igartza saria, 'Datorren udan ez gara hemen biziko' narrazio proiektuarekin

N. V. | EITB Media

Sariak 10.000 euroko dirulaguntza ekarriko dio idazle hondarribiarrari, eta 2026ko hasieran argitaratuko du ipuin bilduma Elkar argitaletxeak.

  • Ane Zubeldia izenez sinatuko du lana Ana García Igartza sariaren irabazleak

    Ane Zubeldia izenez sinatuko du lana Ana García Igartza sariaren irabazleak

Ane Zubeldia hondarribiarrak irabazi du aurten Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen duten Igartza saria, 'Datorren udan ez gara hemen biziko' izeneko narrazio proiektuarekin.

16 proiektu aurkeztu dituzte aurtengo deialdira, eta Zubeldiarena aukeratu dute Olatz Mitxelenak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak.

Sariak 10.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza. Ane Zubeldia Magriña (Ane Garcia Lopezen heteronimoa) 1994an jaio zen, Hondarribian, eta musikan (Lurra izeneko taldea sortu zuen, Iñigo Muguruza zenarekin), komunikabideetan, itzulpegintzan ere aritzen da, Mejillon Tigre kolektiboaren barruan literaturan ez ezik. Bere bi amonen abizenak hartu ditu literatura izentzat.