Literatura
Gutun Zuria
Bill Keller: 'Normala izan beharko zen sareko informazioa ordaintzea'
Erredakzioa
New York Timeseko zuzendariak oihak sareko edukien ordainketa defendatu du Bilbon egiten ari diren Letren Nazioarteko jaialdian.
Bilbon egiten ari diren Letren Nazioarteko jaialdian da Bill Keller, New York Times egunkariko zuzendari oiha. Iñali Gabilondorekin batera 'Descifrando secretos' hitzaldian parte hartuko du Alondegian.
Goizean egin duten prentsaurrekoan 1989an Pulitzer saria irabazi zuen kazetariak New York Timesek erabiltzen duen ordainketa bidezko sistema defenditu du: 'Online dagoen musika eta filmengatik ordaintzea bezain normala izan beharko litzateke online informazioagatik ordaintzea'.
Kellerren zeregina, kazetari bezala, sekretuak argitzea izan da beti. Bere hitzetan: 'agintarien erabakien atzean zer dagoen argituta, orduan eskatu ahal izango zaizkie kontuak'. 'Horrek tentsio handia eragiten du kazetari eta gobernu edota enpresa handien artean dio baina tentsio hori osasuntsua dela uste du', argitu du.
Baina sekretu bat baino gehiago gordetakoa da bera. Wikileaksen aferan, New York Timeseko zuzendaria zen eta izen batzuk ez argitaratzea erabaki zuten errubakoen biziak arriskuan ez jartzeko.
Arratsaldean mahaikide izango duen Iñaki Gabilondok 'Bill Kellerrekin solasteko aukera' eskertu du.