Itxi

Literatura

Biltzar garrantzitsua

Euskal editoreek 300 lan baino gehiago eraman dituzte Frankfurteko Liburu Azokara

eitb.eus

Euskadiko Editoreen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Irudigileak elkarteak bi stand jarri dituzte urriaren 11tik 14ra Alemaniako hiriko nazioarteko azokan.

  • Argitaletxe kopuruan handiena da munduan Frankfurteko biltzarra. Argazkia: Efe.

    Argitaletxe kopuruan handiena da munduan Frankfurteko biltzarra. Argazkia: Efe.

Euskal argitaletxeak oso presente egon dira Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokaren 70. edizioan, Euskadiko Editoreen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Irudigileak elkarteak bi stand izan baitituzte eta euskarazko eta gaztelaniazko 300 titulu baino gehiago eraman baitituzte bertara, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jakinarazi duenez. Alemaniako hiriko liburu azoka urriaren 11tik 14ra egin dute.

Kultura Sailaren informazioaren arabera, Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Elkarteak stand bat partekatu dute eta 280 titulu eraman dituzte azokara, euskaraz zein gaztelaniaz. Halaber, Euskal Irudigileak elkarteak beste stand bat izan du, eta 75 sortzaileren autoedizioak izan dituzte han.

Izen handiko azoka alemanak joan den ostegunean ireki zituen ateak eta igandera arte egon da zabalik.