Literatura
Heriotza
Ana Maria Matute idazlea hil da
Erredakzioa
Nobel sarirako hautagai izan zen eta Espainiako Errege Akademian sartu zen hirugarren emakumea izan zen.
-
Ana María Matute. Argazkia: EFE
Ana Maria Matute idazlea hil da, senideek jakinarazi dutenez.
Ana Maria Matute Ausejo (Bartzelonan jaio zen, 1925eko uztailaren 26an; beraz, 88 urte zituen) Nobel sarirako hautagai izan zen, eta Espainiako literatura sari ia guztiak irabazi ditu; Cervantes saria, Espainiako Literatura saria eta Planeta saria tartean. Espainiako Gerra ostekoa umeen ikuspuntutik azaldu zuen, eta Espainiako Errege Akademian sartu zen hirugarren emakumea izan zen horren historiako 300 urteetan.
Besteak beste, Los hijos muertos eta Olvidado Rey Gudu liburu esanguratsuak idatzi zituen, baina fabulagile bikaina eta imajinazio handiko idazlea zen.
Espainiako Gerra osteko literaturaren idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen Ana Maria Matute.
17 urterekin, Pequeño Teatro lehen eleberria idatzi zuen, baina 11 urte geroago argitaratu zuen, eta Planeta saria eskuratu zuen 1954an. Aurretik, Los Abel kaleratu zuen, 1947an.
Trilogia asko idatzi zituen, eta Los Mercaderes izan zen garrantzitsuena: Primera memoria, Los soldados lloran de noche eta La trampa liburuek osatu zuten. Espainiako Gerra Zibila eta gizarte materialista zuen oinarrian. 30 liburu inguru argitaratu zituen eta 23 hizkuntzatan irakur daitezke.