Albisteak
Gastronomika
Donostiak hasiera eman dio bere asterik gastronomikoenari
Erredakzioa
Aste gastronomikoa azaroak 21ean hasi eta 24an amaituko da. Lehen aldiz antolatu dute Donostian.
Gida gorri famatuak Madrilen ohikoa zen ekitaldia atzean uzten du lehenengo aldiz Donostian (Michelin izar gehien dituen hirian) egiteko. Hori, sukaldari euskaldunak aintzat hartzeko ekintza bezala hartu dute.
Martin Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz eta Elena Arzakek aurreko ostiralean Donostia Gastronomika kongresuaren aurkezpenean parte hartu zuten. Ekitaldia azaroaren 21etik 24ra Kursaalen egingo da.