Itxi

Euskara

Euskaraldia

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Lehendakaritza Saileko langileen artean Euskaraldia hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea izango ditu helburu.

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak “Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz” ekimena sustatuko duen bere hamaikakoa aurkeztu du, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.

Talde enbaxadore honen lana izango da Lehendakaritza Saileko langileen artean Euskaraldia hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea dinamika egingo den 11 egunetan, hau da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.