Itxi

Euskara

Pastorala

'Pierra Lhande' pastoralaren testua, zubereraz eta euskara batuan

Euskara Zerbitzua | EITB

Pierra Lhande 2015eko uztailaren 26an eta abuztuaren 2an antzeztu zuten Zalgize-Iruriko herritarrek, eta Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Testua frantsesez sortu eta itzuli egin zuten.

Pierra Lhande 2015eko uztailaren 26an eta abuztuaren 2an antzeztu zuten Zalgize-Iruriko herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2016ko Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira.

Aspaldi luzeko urteetan ez bezala, testua frantsesez sortu, eta euskarara aldatu zen geroago. Itzulpena izanagatik, testuak ez dauka aitzakiarik hizkuntzaren aldetik baina, sorreraren eta gauzak egiteko moduaren aldetik, ordea, istiluak eragin ditu.

Pierra Lhande (Baiona, 1877 - Atarratze, 1957) zuberotar jatorriko jesuita eta idazlea Zuberoako lehen euskaltzaina izan zen. Bazuen merezimendua, bai eta bizitza oparoa ere, pastoral baten sujeta izateko, eta Zalgize-Doneztebeko udal agintariek erabaki zuten 2015ean egingo zutela. Lehen harremana, 2008. urtean, Jean-Louis Davant pastoralgilearekin izan zuten, eta hark lehendik prestatuta zeukan testua aurkeztu zien. Hainbat aldaketa egiteko eskatu zioten baina, handik aurrera, ez zioten gehiago aipatu, harik eta 2011n frantsesez idatzitako testu bat bazela jakin zuen arte Davantek, lagun baten bitartez, ezen ez udal agintarien aldetik.

Davantek samina adierazi du eman zaion tratuagatik, baina larria eta kezkagarria iruditu zaiona da testua frantsesez idatzi izana, pastorala folklorizazio bidean jartzen duelako, eta euskara, baztertzeko bidean.