Itxi

Durangoko Azoka

Dolua kultura munduan

Bat-bateko omenaldia eskaini diote Xabier Leteri Durangoko Azokan

Erredakzioa

-Euskal artista bart hil zen, gaitz larri batek jota. -Durangon bat-bateko kantaldi txikia eskaini diote. -Leteren hil-kapera Hernanin jarri dute eta datorren asteartean Urniean lurperatuko dute.

219

Xabier Lete euskal kulturaren funtsezko erreferentea omendu du gaur eguerdian Durangoko Azokak. Azokara hurbildu direnak Landako gunearen aurrean bildu dira eta Euskal Kantuzaleen Elkartekoekin batera, Xalbadorren heriotzean abestu dute Leteren omenez. Bat-bateko kantaldi txiki honekin batera, egunean zehar, Ahotsenean ere tarteka izango dute gogoan aurkezpen ezberdinetan parte hartuko duten sortzaileek.

Gainera, Urnietako udal ordezkariek ez ohiko osoko bilkura egin dute. Bertan Leteren figura aitormen testu berezi bat onartu dute, "euskal kulturari egindako ekarpen unibertsalagatik". Euskal artista Oiartzun jaio zen baina bere bizitza osoa eman zuen Urnietan.

Xabier Lete atzo gaueko 21:30ak aldera hil zen Donostia Ospitalean, 66 urte zituela. Olerkari eta kantari azken urtean eman zituen gaitz larri baten aurka borrokatzen. Ostiraletik zegoen erietxean sedatuta eta medikuak ezkor agertzen ziren. Bere egoerak okerrera egin zuen azken orduetan. Leteren hil-kapera Hernanin jarri dute eta datorren asteartean 19:00etan  lurperatuko dute Urnietan.

Erreakzioak

Xabier Leteren heriotzari buruz mintzatu da Patxi Lopez lehendakaria. "Euskal gizarteak asko zor" diola adierazi du, izan ere, "une txarrenetan ere gizakiaren dignitateak mugarik ez duela erakutsi digu". Era berean, "haizeak inoiz eramango ez dituen milaka hitzez eta soinuz osatuta dagoen" Letek utzitako ondarea aipatu du Patxi Lopezek. "Euskarak aurpegi eta izen anitz ditu, milaka emakume eta gizon, euskararen alde etengabe lan egin dutenak".

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua damu azaldu da "olerkari eta kantari handiaren galeragatik". "Ikuspegi humanista sendo mantendu zuen erreferente handia galdu dugu", adierazi du Urgellek. Gainera, Leteren "demokraziaren gaineko balioa" azpimarratu du. "Guztiok botako dugu faltan", erantsi du.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak zentzu berean hitz egin du. "Hunkituta" deitoratu du Leteren heriotza, "euskal arimaraino heldu zuena". "Bere herriarekin eta garaiarekin konpromisoa hartu zuen", azaldu du ahaldunak, "eta gure euskal nortasunaren funtsezko partea" izan zen zarauztarra. Hil bada ere, "bere ondare handia gurean izango dugu betirako", gogoratu du Olanok.