Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azokako mapa

Natxo Velez | eitb.com

Azokaren zuzendariek Landakotik kanporako bidea egitea deliberatu zuten, eta gero eta gune gehiagotara zabaldu dute Azoka ediziorik ediziora. Hauek dira Azokako gune nagusiak.

  • Durangoko Azokako mapa. Argazkia: Durangoko Azoka.

    Durangoko Azokako mapa. Argazkia: Durangoko Azoka.

Areto Nagusia

Durangoko Azokako gune nagusian kokatuta dago, eta mahai-inguru, hitzaldi eta prentsaurrekoak ere hartzen ditu. Landako gunearen barruan egokitutako areto hau Gerediaga Elkarteak koordinatzen du.

Ahotsenea

Edizio honetan, gune hau, "sortzaileen plaza", ere tokiz aldatuko dute. Landako erakustazokaren eta Montevideo kalearen artean kokatuko dute karpa, trenbidea zegoen tokian. Bi espazio izango ditu, ohiko legez. Batean, sortzaileek euren lanari buruz hitz egin ahal izango dute, eta bestean zuzenean aurkeztuko dituzte produktuak. 76 emanaldi izango dira: EH Sukarra, Irati Jimenez, Mikel Markez, Mursego, Aingeru Epaltza...

Irudienea

Euskarazko ikus-entzunezkoen erakusleihoa da Irudienea, eta aurten aurrerapauso handia emango du, Landakotik Zugaza zinema aretora pasatuko baita. 100 ikusle hartzeko ahalmena du, eta azokatik oso gertu dago. Horrela, giro atsegin eta erosoa sortuko da, emanaldi, solasaldi eta mahai-inguruetan. 'Goenkale'ren telefilmaren aurrestreinaldia egingo da bertan, berbarako, eta aktoreak bertaratuko dira horretarako. Gainera, Amaren Eskuak eta Emak Bakia filmak eta beste eduki asko proiektatuko dira.

Saguganbara

Landako plazako elkartegian dago Saguganbara, eta hiru espazio ditu. Familia osoari eskainitako espazioa da, eta hizkuntzarekin jolastuz kulturaren transmisioa eta irakurketa aktiboa lantzea da berorren helburua.

Kabi@

Kultura digitalaren plaza da, teknologia proiektuak aurkezteko gunea, eta hitzaldiak, tailerrak, jokoak eta mahai-inguruak antolatu dituzte bertan.

Szenatokia

Euskarazko antzerkigintzaren eremua da. San Agustin Kultur gunean dago kokatuta, eta euskal antzerkigileei urtean zehar egindako lana plazaratzeko aukera eskaintzeaz aparte, ikuslegoarekin ere harreman zuzena izateko aukera ematen die. Adibidez, Antzerki Maratoiaren egunean, obra zati bakoitzaren ostean, antzezleek eta ikusleek pintxoa eta txakolina konpartitzeko aukera edukiko dute.

Plateruena

Sortzaile eta bisitarien topaleku izateaz gain, kontzertu handienak ere hemen izaten dira. Ruper Ordorikaren kontzertuarekin hasiko du programazioa, azaroaren 29an, eta talde hauek eta beste batzuk igoko dira agertokira Azokaren egunetan: Su ta Gar, Urtz, Kauta, Korrontzi...