Itxi

Bertsolaritza

Bizkaiko Txapelketa

Miren Amuriza, zuzenean finalera

Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amurizarekin batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira Miribillako Bilbao Arenan kantuan, abenduaren 15ean.

  • Gernika-Lumon abestu duten bertsolariak eta Maite Berriozabal aurkezlea. Argazkia: Iñigo Azkona

    Gernika-Lumon abestu duten bertsolariak eta Maite Berriozabal aurkezlea. Argazkia: Iñigo Azkona

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Gernika-Lumon izan da eta Miren Amurizak lortu du puntuaziorik altuena eta finalerako zuzeneko txartela. Erabaki dute baita zein bost bertsolarik lortu duten finalerako pasea puntuazioaren arabera. Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amurizarekin batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira Miribillako Bilbao Arenan kantuan.

Gogoratu finala abenduaren 15ean izango dala, 17:30ean, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Sarrerak aurretiaz erosteko aukera izango da bertsosarrerak.eu webgunean eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako lehiatilan. 12:00etarako zabalduko dute txarteldegia.