Itxi

Bertsolaritza

Bizkaiko Txapelketa

Etxahun Lekue, finalera

Larrabetzuko bertsolariak abenduaren 15eko finalerako txartela lortu du, Igor Elortzaren eta Fredi Paiaren aurretik tarte estua lortuz.

  • Etxahun Lekue bertsolaria. Argazkia: Iñigo Azkona

    Etxahun Lekue bertsolaria. Argazkia: Iñigo Azkona

800 lagun batu dira Durangoko Landako gunean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalean. Bigarren eta hirugarrenarekiko alde estuagaz Etxahun Lekue suertatu da irabazle eta zuzenean finalera igaro da. Gainontzeko bostetatik, Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel gabe gelditu direnak.

Bigarren finalaurreko sailkapena: 

Etxahun Lekue 563.5
Igor Elortza 561.5
Fredi Paia 561
Jone Uria 528
Arrate Illaro 489.5
Gorka Ostolaza 483

Hirugarren eta azken finalaurrea datorren abenduaren 2an izango da Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza izango dira kantuan.

Finala abenduaren 15ean izango da Bilboko Miribilla Bilbao Arenan. Momentuz, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue dira zuzenean sailkatu diren bakarrak.