Bertsolaritza
Maiatzaren 22an
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da Legution
N. V. | EITB Media
Iñaki Viñaspre-Unai Anda, Martin Abarrategi-Manex Agirre eta Manuel Bendala-Oihane Perea dira hiru bikote finalistak.
-
Hiru bikote lehiatuko dira Arabako Binakako Bertsolari Txapelketan
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbatean, maiatzaren 22an, Legutioko kiroldegian. Apirilaren 17an bederatzi bikotek ekin zioten ibilbideari, finalaurrekoetan sei bertsolari bikote aritu ziren kantuan eta hiru heldu dira finalera. Hain zuzen, Iñaki Viñaspre-Unai Anda, Martin Abarrategi-Manex Agirre eta Manuel Bendala-Oihane Perea dira hiru bikote finalistak.
Bertsozale Elkartetik jakitera eman dutenez, bikote finalista bakoitzeko kide bat Arabako Bertsolari Txapelketako azken hiru edizioetako txapelduna izan da, eta beste kidea ez da oraindik final batean aritu.
Finala 17:30ean hasiko da, eta aurkezleak Nieves del Alamo eta Eli Plazaola izango dira.