Itxi

Bertsolaritza

Urriaren 9tik 14ra

Bertsolariak eta Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak, Euskal Herrian biran

eitb.eus

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostiara iritsiko da urriaren 9tik 14ra. Bost bertsolari, kubatar repentistak eta argentinar payadoreak arituko dira.

1:37

Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak bertsolaritza eta munduko beste kultur adierazpide batzuk uztartu eta emaitza taularatuko du urriaren 9tik 14ra Iruñean Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostian.

Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariekin batera, saioetan Tomasita Quiala Kubako repentistak eta Araceli Argüello payadore argentinarrak hartuko dute parte: “Tomasita Quiala Kubako punto cubanoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da eta jada egona da Iruñean, 1998an Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroan hartu baitzuen parte. Gazteagoa izanagatik ibilbide esanguratsua du Araceli Argüellok ere, 23 urte baititu eta duela 10 urte pasatxo hasi baitzen payadan”, jakinarazi du Maider Beloki Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntza alorreko zinegotzi ordezkariak gaur Nafarroako hiriburuan egin duten aurkezpenean.

Saio bakoitzeko informazioa eta sarreren gainekoa Mintzola Ahozko Lantegiaren webgunean aurki daiteke.