Itxi

Bertsolaritza

Finala, Gasteizen

Oihane Perea, garaile Arabako Bertsolari Txapelketan

eitb.eus

Berarekin batera Asier Otamendi sailkatu da azken buruz burukorako, eta puntu bakarreko aldearekin irabazi dio Zalduondokoak.

1:22

Oihane Perea zalduondarrak eraman du laugarren aldiz burura Arabako Bertsolari Txapelketako txapela, Gasteizko Printzipal antzokian jokatu den finaleko azken buruz burukoan Asier Otamendi gasteiztarrari puntu bakar bateko aldea atera ondoren.

Bi horien atzetik geratu dira Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez, hurrenez hurren.

Zalduondarrak 600 bertsozale ingururen aurrean eskuratu du Arabako laugarren garaikurra; izan ere, aurretik irabaziak zituen 2007, 2009 eta 2013ko txapelketak. Horrenbestez, 1982an Arabako lehenengo bertso-eskola sortu zuen Karla Santistebanek txapela jantzi dionean Manex Agirreren lekukoa hartu du.

Hona hemen bertsolari bakoitzak lortutako puntuazioa:

Oihane Perea: 591,5 puntu
Asier Otamendi: 590,5 puntu
Manex Agirre: 390 puntu
Xabi Igoa: 384,5 puntu
Iñaki Viñaspre: 380,5 puntu
Serapio Lopez: 372 puntu

Sailkapen horren arabera, lehenengo bi bertsolariek udazkenean hasiko den 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatzeko eskubidea lortu dute.