Itxi

Bertsolaritza

Finala

Lopategik jantziko dio txapela irabazleari

Lau emakumezko eta lau gizonezko izango dira lehen aldiz finalean. Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Jone Uria, Onintza Enbeita, Igor Elorza, Etxahun Lekue, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes izango dira.

01:36
Historian lehen aldiz, lau eta lau izango da Bizkaiko finala

Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa larunbatean izango da, Miribillako Bilbao Arena kiroldegian. Historian lehen aldiz, lau eta lau, erdo erdiz eta erdiz, izango da, hau da, lau emakumezko eta lau gizonezko bertso lehian.

Zortzi bertsolari izango dira Bilbao Arenan Bizkaiko txapela nork jantziko. Gaur baloia ibili dute esku artean. Etxahun Lekue gailundu da. Zapatuan, ostera, bertsoa ibili beharko dute ahoan. Orduan ikusi behar. Aurten, baina, txapelketaren historian lehen aldiz, emakume eta gizonezkoak, erdiz eta erdiz, lau eta lau izango dira.

Irabazleari Jon Lopategik jarriko dio txapela, Bizkaiko finalista guztien maisua izan denak. Honekin, Bizkaiko bertsozale elkarteak Lopategik bertsolaritza zabaltzeko eskoletan eginiko beharra goraipatu nahi du. Finalistek eurek ere eskertu diote lan hori.

4.000 lagun inguru batuko da Miribillan larunbat arratsaldean. Estiballes, Lekue, Elortza eta Enbeita faborito dira.

eitb.com-ek zuzenean eskainiko du finala: ETB1 19:00etan hasiko da emisioarekin, baina eitb.com-ek hasiera-hasieratik eskainiko du.