Artea
Ikuskizun berririk onena
Gaitzerdi eta Atikus antzerki taldeak Max sarietarako izendatu dituzte
Erredakzioa
Gaitzerdi talde bizkaitarra 'Decir lluvia y que llueva' lanarekin izendatu dute, eta Atikus talde nafarra 'Beckett 5' ikuskizunagatik. Maiatzaren 9an emango dituzte jakitera aurtengo irabazleak.
Gaitzerdi Teatro antzerki talde bizkaitarraren Decir lluvia y que llueva eta Atikus Teatro talde nafarraren Beckett 5 ikuskizunak 2011ko Max saria eskuratzeko izendatu dituzte. Ikuskizun berririk onenaren saria eskuratu dezakete bi taldeek.
Sarien antolatzaileek jakitera eman dutenez, beste 12 ikuskizunekin lehiatuko dira sail horretan. Autonomia erkidego bakoitzak urtero ekoizten duen
antzerki ikuskizunik adierazgarriena saritzea du helburu Max sarietako atal horrek.
Max sarien XIV. edizioaren irabazleak maiatzaren 9an emango dituzte jakitera, Kordoban.