Artea
Arte Ederren Museoa
'Bilbao' Richard Serraren eskultura, Bilboko Arte Ederren Museoan atzera
Agentziak | Erredakzioa
1983an sortu zuten artelana, museoan bertan, eta orduan hartu zuen tokian jarriko dute gutxi gorabehera.
-
'Bilbao' Richard Serraren lana
Bilboko Arte Ederren Museoak “Bilbao” Richard Serra estatubatuar eskultorearen (San Francisco, 1939) artelana jaso du dohaintzan, eta jatorrira itzuliko da Bizkaiko hiriburuko erakusketagunearentzat “esanahi berezia” duen eskultura, horrela.
Han egin zuen Serrak 1983. urtean, eta besteak beste Eduardo Chillidaren, Peter Eisenmanen, Frank Ghery eta Richar Serraren beraren lanak biltzen zituen erakusketa batean sartu zuten.
Gero, bi urtez museoaren kanpoaldean egon zen lana, bildumazale batek erosi eta Madrilera eraman zuen arte; 2001ean Bilbora ekarri zuten behin-behinekoz, “Obra gonbidatua” programaren barruan.
Bilboko Arte Ederren Museoaren barruan, 1983ko erakusketan hartu zuen toki bertsuan paratu dute oraingoan ere “Bilbao”.