Artea
Laginak jasotzeko
Daliren gorpua hilobitik ateratzea agindu dute, aitatasun testa egiteko
Agentziak | Erredakzioa
Artista katalanaren alaba dela dioen emakume batek jarritako aitatasun demanda bat onartu eta gero hartu du erabaki epaileak.
-
Aitatasun test bat egiteko aterako dute gorpua. Argazkia: Roger Higgins.
Madrilgo lehen auzialdiko 11 zenbakiko epaitegiak Salvador Daliren gorpua hobitik ateratzea agindu du, aitatasun test bat egiteko behar diren laginak hartu ahal izate aldera, epaitegitik jakinarazi dutenez.
Pilar Abel gironatarrak jarritako aitatasun demanda onartu eta gero etorri da epailearen agindua. Artista katalanaren alaba dela dio Abelek.