Itxi

Artea

Antzerki sariak

'Urtain' garaile, 2010eko Max Sarietan

Erredakzioa

Maite Agirrek eta Garbi Losadak lortu dute euskarazko egilearen saria. SGAEren web gunean izan duten akats baten ondorioz, sari banaketa ekitaldia hasi baino lehenago jakin ditugu irabazleen izenak.

Animalario antzerki taldearen Urtain nagusitu da 2010eko Max Sarietan. 12 sari lortzeko aukera zuen eta guztira 9 lortu ditu. Blanca Portillo (Hamlet) eta Roberto Álamo (Urtain) aktoreek irabazi dute aktore onenaren saria; eta Carmen Machirentzat (Platonov) eta Alfonso Lararentzat (Urtain) izan dira antzeztaldeko aktore onenaren sagarrak.

Euskarazko antzerki egile onenaren saria Maite Agirrerentzat eta Garbi Losadarentzat izan da, Putzuak lehortzen lanagatik. Aizpea Goenaga (Arrain Ontzia) eta Patxo Telleria (Euskarazetamol) ziren beste finalistak.

Animalarioren antezlana nagusitu da 2010eko Max Sari hauetan. Bederatzi sari lortu ditu guztira, tartean antzerki ikuskizun onenarena, gaztelerazko antzerki egile onenarena (Juan Cavestany), agertoki zuzendari onenarena (Andres Lima), eszenografia onenarena eta iluminazio diseinu onenarena. Enpresari onenaren eta ekoizle pribatu onenaren sariak ere eskuratu ditu talde ezagunak.

Dantza arloan Eva Yerbabuena izan da garaile, Lluvia ikuskizunarekin. Dantza ikuskizun onenaren Maxa eskuratu du lan honek ere. Antonio Najarro (Jazzing flamenco) izan da garaile gizonezkoen artean.

Ekitaldian Josep Maria Benet i Jornet egileak Ohorezko Max Saria jaso du.

Akatsa SGAEren weg gunean
Ofizialki gaueko 21:00etan ziren jakitekoak 23 Max Sarien irabazleak, Madrilgo Reina Sofiako banaketa ekitaldian. Baina, ordu batzuk lehenago, eta akats baten ondorioz, izenok agerian izan dira SGAEren web gunean.