Artea
Erakusketa
Frank Kalero da Getxophotoko komisario berria
Erredakzioa
Jarduerei eskainitako aste bat izango da irailaren 2tik 5era bitartean eta erakusketak irailaren 2tik urriaren 3ra izango dira Bizkaiko udalerrian.
Frank Kalero da Getxophotoko komisario berria, laugarren edizio honetatik aurrera. Alejandro Castelloteren lekua hartuko du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi epetan banatuko da Getxophoto:&' || 'nbsp;jarduerak irailaren 2tik 5era izango dira eta erakusketa urriaren 2tik urriaren 3ra izango da, Bizkaiko udalerrian.
Frank Kalero OjodePez aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan da eta Vice aldizkaria Brasilen hedatu zuen. The World According to aldizkaria zabaldu zuen Berlinen, 2009an. eta Punctum izeneko argazkilaritza aldizkari bat sortu du, Asiarako. Berlin eta New Delhi bitartean bizi da.