Itxi

Artea

Erakusketa

Antoni Tàpiesen atzerabegirakoa, Guggenheim museoan

Antoni Tàpies Kataluniako XX. mendeko artista abstraktu garrantzitsuenaren lanak ikusgai dira Bilboko museoan.

2:17

Bilboko Guggenheim museoak atzerabegirako zabala eskaini dio Kataluniako XX. mendeko artista garrantzitsuenari, Antoni Tàpiesi, hain zuzen ere.

"Antoni Tàpies: Objektutik eskulturara (1964-2009)" izena hartu du eta 85 lan dira ikusgai: haren lehen objektuak, 60ko eta 70eko hamarkadetan egin zituen muntaiak eta azken lanak (2009koak)  dira ikusgai. Modu kronologikoan ordenatu dute erakusketa, monumentu handiak eta txikiak jasotzen ditu, eta lanen azterketa tenporala gaien, materialen eta tekniken azterketarekin uztartzen ditu.

Alvaro Rodriguez Fominaya da erakusketaren komisarioa, eta Kataluniako artistaren lan eskultorikoaren atzerabegirako garrantzitsuenetarikoa da. 2014ko urtarrilaren 19ra arteda ikusgai Guggenheim museoan, hura hil zela urtebete egin baino egun batzuk lehenagora arte, 2012ko otsailaren 6an hil baitzen. Komisarioak esan duenez, badago Tapiesen lanean behin eta berriro errepikdatzen den unibertsoa.

Zenbakiak, grafiak, T hizkia... gurutzearen sinboloa, baina baita Tapies eta Teresa emaztearen izenen hasierako letra.

Zeramikaz, buztinaz, kobreaz egindako lanak dira. Orain 50 urte eginikoak eta hil baino hiru urte lehenago eginikoak biltzen ditu erakusketak.