Itxi

Espainiako Vuelta

4. etapa

Dani Morenorentzat garaipena eta Nibali, lidergoan

Erredakzioa

Fabian Cancellara eta Michael Matthews sailkatu dira Katusha taldeko txirrindulariaren atzetik. Nibalik lidergoa berreskuratu du.

  • Dani Moreno. Argazkia: EFE

    Dani Moreno. Argazkia: EFE

Dani Moreno (Katusha) espainiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko laugarren etapa (189 kilometro, Lalin eta Fisterra artean). Vincenzo Nibalik (Astana), bestalde, lidergoa berreskuratu du.

Moreno azken 500 metroetan egindako erasoari esker nagusitu da (4h37:46), eta haren atzetik Fabian Cancellara (Radioshack) eta Michael Matthews (Orica-GreenEdge) sailkatu dira.

Nibali (Astana) italiarra lidergoan kokatu da berriro ere. Horner bigarren dago, hiru segundora, eta Roche hirugarren, zortzira. Azpimarratzekoa da Haimar Zubeldia gipuzkoarra laugarren postuan dela.

Asteazkenean Sober eta Sanabria artean jokatuko da probako bosgarren etapa. Txirrindulariek 174,3 kilometro egin beharko dituzte.

4. etapa:

1 Daniel MORENO FERNANDEZ ESP KAT 4:37:47
2 Fabian CANCELLARA SUI RLT 0
3 Michael MATTHEWS AUS OGE 0
4 Gianni MEERSMAN BEL OPQ 0
5 Bauke MOLLEMA NED BEL 0
6 Edvald BOASSON HAGEN NOR SKY 0
7 Rinaldo NOCENTINI ITA ALM 0
8 Warren BARGUIL FRA ARG 0
9 Sergio Luis HENAO MONTOYA COL SKY 0
10 Nicolas ROCHE IRL TST 0

Sailkapen nagusia:

1 Vincenzo NIBALI ITA AST 14:15:30
2 Christopher HORNER USA RLT 3
3 Nicolas ROCHE IRL TST 8
4 Haimar ZUBELDIA AGIRRE EUS RLT 16
5 Alejandro VALVERDE BELMONTE ESP MOV 21
6 Robert KISERLOVSKI CRO RLT 26
7 Rigoberto URAN URAN COL SKY 28
8 Daniel MORENO FERNANDEZ ESP KAT 31
9 Roman KREUZIGER CZE TST 42
10 Bartosz HUZARSKI POL TNE 45