Espainiako Vuelta
2. etapa
Nicolas Rochek irabazi du, Monte Da Groban
Erredakzioa
Irlandako txirrindulariak eraso gogorra jo du mendateko azkenengo metroetan, eta Dani Moreno aise gainditu du. Nibali itzuliko lider berria da.
-
Nicolas Roche. Argazkia: EFE
Nicolas Roche irlandarrak irabazi du Espainiako Itzuliko bigarren etapa (Pontevedra-Monte Da Groba, 177,7 kilometro), eta Vincenzo Nibali (Astana) italiarrak elastiko gorria jantzi du.
Saxo Tinkoff taldeko txirrindulariak eraso gogorra jo du Monte Da Groba mendateko azkenengo metroetan, eta Daniel Moreno (Katiusha) eta Domenico Pozzovivo (Ag2r) aise gainditu ditu.
Alejandro Valverde murtziarra 12 segundora heldu da Nibali baino bi segundo lehenago. Samuel Sanchez Euskaltel Euskadi taldeko liderrak egun oso kaskarra izan du, eta ia hiru minutu galdu ditu helmugan.
Eguneko ihesaldian Javier Aramendia (Caja Rural), Greg Henderson (Lotto-Belisol) eta Alex Rasmussen (Garmin-Sharp) egon dira, baina Monte Da Grobeko lehenengo maldetan tropelak erraz harrapatu ditu.
Bihar, hirugarren etapa jokatuko da (Vigo-Vilagarcia de Arousa, 184 kilometro). Helmuga Lobeirako behatokian izango da, mendate laburra baina gogorra.
Etapako sailkapena:
1. Nicolas Roche (Saxo Tinkoff) 4h37:09
2. Dani Moreno (Katusha) + 2"
3. Domenico Pozzovivo (Ag2r) + 6"
4. Leopold Konig (Netapp Endura) + 7"
5. Alejandro Valverde (Movistar) + 12"
6. Diego Ulissi (Lampre Merida) + 12"
7. Joaquim Rodríguez (Katusha) + 12"
8. Ivan Basso (Cannondale) + 14"
9. Bauke Mollema (Belkin) + 14"
10. Rigoberto Uran (Sky) + 14"
11. Daniel Martin (Garmin) + 14"
12. Rafal Majka (Saxo Tinkoff) + 14"
13. Chris Horner (Radioshack) + 14"
14. Thibaut Pinot (FDJ) + 14"
15. Haimar Zubeldia (Radioshack) + 14"
16. Vincenzo Nibali (Astana) + 14"
17. Bartosz Huzarski (Netapp Endura) + 14"
18. Roman Kreuziger (Saxo Tinkoff) + 14"
19. Mikel Nieve (Euskaltel Euskadi) + 14"
20. Ivan Santaromita (BMC) + 14"
- Sailkapen nagusia:
.1. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) 5h 07:22
.2. Nicolas Roche (IRL-Saxo Tinkoff) + 08
.3. Haimar Zubeldia (ESP-RadioShack) + 10
.4. Christopher Horner (USA-RadioShack) + 10
.5. Robert Kiserlovski (CRO-RadioShack) + 10
.6. Rigoberto Uran Uran (COL-Sky) + 22
.7. Ben Hermans (BEL-RadioShack) + 27
.8. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 27
.9. Rafal Majka (POL-Saxo Tinkoff) + 32
10. Roman Kreuziger (CZE-Saxo Tinkoff) + 32