Itxi

Espainiako Vuelta

2013

Vueltak Caja Rural gonbidatu du

Erredakzioa

Caja Rural talde nafarrak, Cofidisek eta Team NetApp-Endurak jaso dituzte Espainiako Itzuliaren hiru gonbidapenak.

  • Caja Ruralek Vuelta korrituko du. Argazkia: EFE

    Caja Ruralek Vuelta korrituko du. Argazkia: EFE

Espainiako Itzulian parte hartuko duten 22 talderen izenak jakitera eman ditu antolakuntzak. 3 talde gonbidatu ditu Vueltak: Caja Rural nafarra, Cofidis frantziarra eta Alemaniako Team NetApp-Endura.

Gainontzekoak, Pro Team lizentzia dutenak, honakoak dira: AG2R, Astana, Blanco, BMC, Cannondale, Euskaltel - Euskadi, FDJ, Garmin - Sharp, Katusha, Lampre - Merida, Lotto Belisol, Movistar Team, Omega Pharma - Quickstep, Orica Greenedge, Radioshack - Leopard, Sky, Team Argos - Shimano, Team Saxo-Tinkoff eta Vacansoleil – DCM.