Frantziako Tourra
Movistar Team
Unzue: "Aurreneko etapak aproposak dira Valverderentzat"
EITB Media
Orkoieneko kirol-zuzendariak Valverde Tourra bukatuko duela baieztatu du, nahiz eta Olinpiar Jokoetara jo.
-
Alejandro Valverde, etapa garailea Dauhinen
Eusebio Unzue Movistar taldeko kirol-zuzendari nafarrak ondo aztertuta du Frantziako Tourreko 108. edizioa eta jakin badaki nolakoak diren aurreneko jardunaldiak.
Bresten hasiko da larunbatean lasterketa eta lehenengo bi edo hiru etapak "oso interesgarriak" direla Alejandro Valverderentzat adierazi du Unzuek. Bestalde, taldean bi gizon izango dira buruak, Enric Mas espainola eta Miguel Angel "Superman" Lopez kolonbiarra.
"Tourra bezalako lasterketa batean lehenengo etapetan ziklistak urduri egoten dira eta aurten ere horrela izango da. Jakin badakit lehenengo etapak aproposak direla Valverderentzat, oso interesgarriak eta Dauphinen erakutsitako maila mantentzen badu murtziarra hautagaia da elastiko horia janzteko. Talde on bat aurkeztuko dugu, ia noraino hel gaitezkeen", gehitu du Movistarreko kirol-zuzendariak.
Orkoienekoak Valverde Tourra bukatuko duela baieztatu du, nahiz eta buruan Tokiko Olinpiar Jokoak izan.