Frantziako Tourra
Azken etapa
Frantziako Tourra: Cadel Evansek irabazi du itzulia
Erredakzioa
Australiako txirrindulariak Schleck anaien aurretik eskuratu du 2011ko Frantziako Tourra. Azken etapa Mark Cavendishek irabazi du esprintean.
Cadel Evans australiarrak eskuratu du 2011ko Frantziako Tourra, Grenobleko erlojupekoan erakustaldia eman ostean. Parisen jokatu den azken etapan, Mark Cavendish izan da azkarrena Boasson-Hagenen eta Andre Greipelen aurretik.
BMC taldeko txirrindulariak erregulartasuna eta sendotasuna duela argi eta garbi utzi du 2011ko Tourrean eta Andy Schleckek ezin izan zion Grenobleko erlojupekoan elastiko horiari eutsi. Sailkapen nagusiko hirugarrena Frank Schleck izan da eta laugarrena Thomas Voeckler frantziarra. Alberto Contador ezin izan da podiumean sartu eta bosgarren postuarekin konformatu beharko da. Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchez izan da seigarren sailkatua, baina asturiarrak mendiko elastiko eskuratu du eta Pariseko podiumean izan da.
Mark Cavendishek elastiko berdea eskuratu du eta Pierre Rolland frantziarrak gazte onenaren elastiko zuria. Txirrindulari borrokalarienaren saria Jeremy Royk eskuratu du.
Tourreko azken etapa (95 kilometro), Creteil eta Paris artean jokatu da eta Evansi omenaldia egin diote errepidean.
Sei txirrindulari ihesaldian sartu dira, baina soilik 30 segundoko aldea lortu dute tropelarekiko eta azkenean bertan behera gelditu da saiakera. Iheslariak Kristian Koren (Liquigas), Christophe Riblon (AG2R), Jeremy Roy (FDJ) Lars Bak (HTC), Ben Swift (Sky) eta Sergio Paulinho (Radioshack) izan dira.
Esprinterren taldeek sei kilometroren faltan erritmoa bizitu egin dute eta iheslarioak harrapatu dituzte. Esprintean Mark Cavendishek Edvald Boasson-Haggen eta Andre Greipel gainditu ditu.
21. etapa:
1. CAVENDISH Mark 171 HTC - HIGHROAD 2h 27' 02"
2. HAGEN Edvald Boasson 114 SKY PROCYCLING 2h 27' 02" + 00' 00"
3. GREIPEL Andre 33 OMEGA PHARMA - LOTTO 2h 27' 02" + 00' 00"
4. FARRAR Tyler 54 TEAM GARMIN - CERVELO 2h 27' 02" + 00' 00"
5. CANCELLARA Fabian 12 TEAM LEOPARD-TREK 2h 27' 02" + 00' 00"
6. OSS Daniel 95 LIQUIGAS-CANNONDALE 2h 27' 02" + 00' 00"
7. BOZIC Borut 202 VACANSOLEIL-DCM 2h 27' 02" + 00' 00"
8. VAITKUS Tomas 68 PRO TEAM ASTANA 2h 27' 02" + 00' 00"
9. CIOLEK Gerald 123 QUICK STEP CYCLING TEAM 2h 27' 02" + 00' 00"
10. ENGOULVENT Jimmy 214 SAUR-SOJASUN 2h 27' 02" + 00' 00"
Sailkapen nagusia:
.1. Cadel Evans (AUS/BMC RACING TEAM) 83:45.20
.2. Andy Schleck (LUX/TEAM LEOPARD-TREK) 1.34
.3. Frank Schleck (LUX/TEAM LEOPARD-TREK) 2.30
.4. Thomas Voeckler (FRA/TEAM EUROPCAR) 3.20
.5. Alberto Contador (ESP/SAXO BANK SUNGARD) 3.57
.6. Samuel Sanchez (ESP/EUSKALTEL) 4.55
.7. Damiano Cunego (ITA/LAMPRE) 6.05
.8. Ivan Basso (ITA/LIQUIGAS-CANNONDALE) 7.23
.9. Tom Danielson (USA/TEAM GARMIN) 8.15
10. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R LA MONDIALE) a 10.11