Frantziako Tourra
Laisekak, orain 10 urte
Samuel Sanchez: 'Txikitatik itxaron dudan garaipena lortu dut'
Erredakzioa
Euskalteleko txirrindulari asturiarra oso pozik azaldu da Luz Ardideneko etapa irabazi ostean. Taldekide guztiek egin duten lan bikaina azpimarratu nahi izan du Samuelek.
Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindulariak Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi du, Luz Ardidenen bukatu den mendiko etapa. Oso pozik azaldu da garaipena lortu ostean eta "umetatik amestu dudan garaipena da" adierazi zuen. Oso garaipen berezia izan da Samuelentzat, baita Euskaltelentzat ere orain 10 urte Roberto Laisekak euskal taldearen lehen garaipena Portu baitzuen Frantziako Tourrean.
"Nire bizitzako garaipena da, txikitatik bilatu dudana. Podiuma urruti dago oraindik, baina gaur saiatu beharra neukan faboritoak euren artean asko zainduko zirela banekien eta", esan du asturiarrak.
"Ez gara aberatsak, oso humilak gara eta honek guretzat denboraldi osoa adierazi dezake. Tourrera ondo iristea asko kostatu zait, baina garaipen honek indarra ematen dit eta pena merezi izan du nire familiagatik eta jada gure artean ez daudenengatik", gaineratu du Samuelek.
Igor Gonzalez de Galdeano Euskalteleko zuzendariak honakoa esan du Samuel Sanchezen garaipenaren ostean: "Samuelek historia egin du berriro, egia bihurtu den ametsa da hau. Samu oso zuhurra da".