Frantziako Tourra
Larunbatean, aurreneko etapa
Frantziako Tourra: Taldeak eta txirrindulariak aurkeztu dituzte
Erredakzioa
Tourra jokatuko duten 22 taldeak konfirmatuta eta prest daude Pariseko podioan toki bat lortzea helburu dutela. Contador eta Andy Schleck dira faborito nagusiak.
2011ko Frantziako Tourra hasteko bi egun soilik falta dira eta taldeak eta txirrindulariak konfirmatuta daude. Alberto Contador eta Andy Schleck dira faborito nagusiak, baina ezustekoa eman ahal duten gizonak asko izango dira tropelean. Luxenburgoko txirrindulariak entrenamendu zehatza egin du Frantziako Tourrean onena emateko eta horrela elastiko horia etxera eramateko.
Saxo-Bank taldeko madrildarra garaitzeko txirrindularien artean Cadel Evans eta Levi Leipheimer beteranoak daude. Estatubatuarra sasoi onean helduko da, Sitzako Tourra lortuta. Gainera, Samuel Sanchez ere gogotsu helduko da probara. Euskaltel-Euskadiko asturiarra laugarren izan zen iaz. Bradley Wiggins britaniarra ere kontuan hartzeko txirrindularia izango da Dauphine Libere irabaztetik baitator britainiarra. Azladu daitezkeen beste izen batzuk, Jurgen Van der Broeck, Ivan Basso edo Chris Horner izan daitzeke.