Frantziako Tourra
Derion aurkeztu da taldea
Euskaltel-Euskadi, Frantziako Tourrerako prest
Erredakzioa
Talde laranjaren helburuak etapa garaipena eta podiuma izango dira Igor Gonzalez de Galdeanok adierazi duenez.
-
Argazkia: EITB
Taldeko manager orokorrak "ametsa egia bihurtu daitekela" esan du, iaz Samuel Sanchezek laugarren bukatu baitzuen Frantziako itzulia. "Etapa garaipena izango da beti bezala gure helburu garbia, baina podiuma burlan izango dugu" adierazi du Gonzalez de Galdeanok.
Talde laranjan, Samuel Sanchezez gain, Egoi Martinez,Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Ruben Perez, Ivan Velasco, Alan Perez eta Pablo Urtasun eta Gorka Izaguirre debutanteak izango dira.