Frantziako Tourra
Movistar Team
Castroviejo eta Erviti, Tourrera joateko lehen hautagaien artean
eitb.eus
Eusebio Unzuek 14 txirrindulariren zerrenda eman du jakitera; Tourrera bederatzi eraman behar ditu, tartean, Valverde eta Quintana.
-
Jonathan Castroviejo
Frantziako Tourra korritzeko moduan dauden hamalau txirrindulariz osatutako zerrenda bat iragarri du Movistarrek. Hamalau horietako bederatzik bakarrik parte hartuko dute Tourrean.
Nairo Quintana eta Alejandro Valverde izango dira taldeburuak; beraz, zazpi postu daude hutsik zerrenda hori osatzeko.
Eusebio Unzuek honako txirrindularien artean aukeratu beharko du: Andrey Amador, Daniele Bennati, Carlos Betancur, Jonathan Castroviejo, Alex Dowsett, Imanol Erviti, Ruben Fernandez, Jesus Herrada, Dani Moreno, Nelson Oliveira, Jose Joaquin Rojas eta Jasha Sütterlin.