Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

16. eta 17. etapak

Tourmalet, zeuk erabaki

Erredakzioa

Tourmalet mitikoak 100 urte beteko duen honetan, lasterketaren irabazlea erabakiko du, bera izango da zortzi segundoko tarte estuan dagoen sailkapenari azken epaia emango diona.

Alberto&' || 'nbsp;Contadorrek zortzi segundoko aldea du&' || 'nbsp;Andy&' || 'nbsp;Schleckekin Frantziako&' || 'nbsp;Tourreko sailkapen nagusian. Berez, datu interesgarria bada ere, are gehiago Tourmalet handiaren festa falta dela jakinda. Birritan igo beharko dute&' || 'nbsp;Pirinioetako mendate mitiko hau ziklistek eta Tourmalet izango da azken epaia emateko ardura izango duena. Mendeurrena ospatzeko era ezin hobea, zinez.

Aurrenekoz, astearteko etapan ekingo dizkiote Tourmaleteko aldapei&' || 'nbsp;Pauen amaituko den etapan;&' || 'nbsp;ostegunean, berriz,&' || 'nbsp;Tourmaleteko gainean bertan amaituko da etapa. Bikaina izan daiteke Tourmaleteko ikuskizuna.

100 urteko historia oparoa

Tourrak ehun urte egingo ditu aurten Pirinioekin harremanetan. Hori dela eta, omenaldia egingo dio aurten Tourmalet tontorrari, gailurrik ospetsu eta adierazgarrienari. "Itzulera gaiztoko bide" hori Octave Lapize frantziarrak konkistatu zuen lehenengo aldiz 1910ean, antolatzaileen aurka biraoak esan eta hiltzailetzat jo zituen egun berean.

Tourmalet mendatea Frantziako Pirinioetan dago, itsasoaren mailatik 2.115 metrora, eta ez zuen errepidetik izan 1846ra arte, Napoleon III.ak ibilbide termal bat egitea agindu zuen arte.

Ez da mendaterik politena, ezta gogorrena ere, baina bai txirrindularitzaren eta bereziki Frantziako Tourraren ikurra. Urteotan 80 aldiz igaro dute txirrindulariek, baina behin soilik izan da helmuga, 1974an. Urte horretan Jean Pierre Danguillaume frantziarrak irabazi zuen.

Itzulirik handienaren historian betiko idatzita geratu dira Alphonse Steines luxenburgotarrak 1910eko Tourrerako Pirinioetara sentsazio gogorren bila bidali zuen Henri Desgrange lasterketako antolatzaileari iruzur egin ziolako.

Steines autoz joan zen Tourmaletera udaberriko goiz batean. Elurrak, ordea, tontorretik 4 kilometrora harrapatuta utzi zuen autoa, eta esploratzaileak oinez igo behar izan zuen. Handik ordu askotara agertu zen Bareges herrian ia erabat izoztuta. Telegrafo-bulegotik "oso errepide ona, arazorik gabe ibiltzeko modukoa" zegoela esan zion Desgrangesi.

Desgrangesek urte hartan Pirinioak Tourmalet mendatea igoz hastea erabaki zuen, eta Lapizeren irainak entzun behar izan zituen, agian zergatik ulertu gabe. Steinesek ez zion txirrindulariek sekulakoak jasan beharko zituztenik esan. Frantziako heroia horiz jantzita heldu zen Parisera, eta horrek samina baztertzen lagundu zion azkenean.

Pasadizo asko jazo dira Tourmaletean. 1913an, Eugène Christophek bizikletaren urkila hautsi zuen Tourmalet mendatean, eta berak konpondu behar izan zuen Sainte Marie de Campaneko burdinola batean lasterketan jarraitzeko. 1969an, Eddy Merckx handiak erasoa jaurti zuen gorako bidean eta 8 minutuko abantailarekin iritsi zen tontorrera, bakarrik. Bertan erein zuen bost Tour irabazteko balio izan zion hazia.

1947ko Tourretik, 47 aldiz igaro dute txirrindulariek Tourmalet mendatea. 1974an helmuga izan zen, gainera. Horrez gain, hiru bider amaitu da lasterketa La Mongien, gorako bidean erdialdean dagoen eski-estazioan. 1980an, Tourmaleta "Hors Categorie" (kategoriaz kanpoko mendate) izendatu zuten, bere zailtasunarengatik .

Antolatzaileek aurten Tourmaletera bi bider igotzea pentsatu dute Tourraren eta Pirinioen ehun urteko harremana ospatzeko. Lehenengo igoera astearte honetan izango da, 16. etapan. Egun horretan, beste mendate garrantzitsu batzuk igo beharko dituzte txirrindulariek: Peyresourde, Aspin eta Aubisque, beste hiru izen handi, ezbairik gabe. Eta ostegunean, atseden egunaren ostean, 17. etapan Tourmalet mendatea igo beharko dute Marie Blanque eta Soulor igaro ondoren.

Helmugan lehenak Jacques Goddet (1936tik 1987ra Frantziako Tourreko zuzendaria izan zen) saria jasoko du. Goddetek, Lapizek, Tourmaletera igo zen lehen txirindulariak bezala, estatua bat dauka.

Hurrengo asteazkenean, Pirinioetako etapa nagusiaren bezperan, Tourreko txapeldun handiak Tourmalet mendatearen gailurrean batuko dira, haren mendeurrena ospatzeko.

Sei txirrindulari ohi izango dira bertan, besteak beste: Miguel Indurain eta Bernard Hinault (Tourra bost aldiz irabazi dute), Julio Jimenez, Avilako erlojugilea, Angel Arroyo, Bernard Thevenet eta Raymond Poulidor. Batzuk, gainera, mendatea igotzen saiatuko dira.