Frantziako Tourra
Twitterren
Andy Schleckek euskal zaleen babesa eskertu du, euskaraz
Erredakzioa
Luxenburgoko txirrindulariak, Pirinioetako etapak jokatuta, euskal zaleen jarrera eta babesa eskertu nahi izan ditu sare sozialen bitartez.
-
Andy Schleck, Pirinioetan. Argazkia: EFE
Frantziako Tourreko etapak bukatuta, egun RadioShack taldean dagoen Andy Schlecek, euskal zaleen babesa eskertu zuen, euskaraz eta Twitterren.
Mila esker euskal zale guztiei zuen babesagatik! munduko zale onenak zarete!! alpeetan nahi zaituztet.....
— Andy Schleck (@andy_schleck) July 7, 2013
Aurten sailkapen nagusirako faboritoa ez da Andy, baina sasoian dagoela dirudi eta sailkapen nagusian 15. tokian dago, lau minutura eta etaparen bat irabazteko gogoekin.