Txirrindularitza
Urrezko Bizikleta saria
Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky, 2024ko onenak
EITB MEDIA
Esloveniarra eta belgikarra izendatu dituzte denboraldiko txirrindulari onenak, Urrezko Bizikleta sarian.
-
Lotte Kopecky eta Tadej Pogacar, 2023ko Flandriako Itzulian. Atgazkia: Efe.
Tadej Pogacarrek eta Lotte Kopeckyk jaso dute Urrezko Bizikleta saria jaso dute, txirrindularitza munduko sari prestigiotsua, futbol munduko Urrezko Baloiaren parekoa.
Esloveniarrak bigarrenez irabazi du saria, 2021ean ere bera izendatu baitzuten denboraldiko txirrindulari onena. Iaz, berriz, Jonas Vingegaard danimarkarrak irabazi zuen.
inarrêtable, unstoppable, Tadej Pogacar (@TamauPogi) remporte/wins le Vélo d’Or 2024 !#velodor avec @TISSOT et @MaillotjauneLCL pic.twitter.com/RaIztkrqkl
— L'ÉQUIPE (@lequipe) December 6, 2024
Pogacar jaun eta jabe izan da aurtengo denboraldian. 25 garaipen lortu ditu orotara; Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa, besteak beste.
Emakumezkoetan, Lotte Kopecky belgikarrak irabazi du saria. Kopeckyk Munduko Txapelketa eta Paris-Roubaix irabazi ditu aurten, beste lasterketa batzuen artean.
¿ Lotte Kopecky is the 2024 Women's Vélo d'Or and Eddy Merckx Trophy winner!
— L'ÉQUIPE (@lequipe) December 6, 2024
¿ @LotteKopecky est la vainqueure du Vélo d'Or Femmes et du Trophée Eddy Merckx Femmes 2024 !#velodor pic.twitter.com/SQEx08S7sU