Eneritz Vadillo Gorlizko txirrindularia seigarren postuan sailkatu da Zurichen, Suitzan, jokatutako 23 urtez azpiko errepideko txirrindularitzako munduko txapelketetan. Titulua Puck Pieterse herbeheretarrarentzat izan da, elite mailarekin batera lehiatutako lasterketan. Elite mailan Lotte Kopecky gailendu da. Pieterse sailkapen nagusiko 13. postuan helmugaratu da, azken metroetan Neve Bradbury australiarrari eta Antonia Niedermaier alemaniarrari gailenduta. Vadillo Pieterserengandik 8 minutura sartu da. ¿ #LaboralKutxaTeam #Zurich2024¿ Elkarrekin helmugaratu dira Eneritz (6. sub23 mailan) eta Usoa.¿ @YonamineEri-k bere azken lasterketa osatu du txirrindulari profesional bezala.¿ @catasotocampos-ek ezin izan du lasterketa amaitu.¿ Eneritz (6º en categoría sub23) y Usoa… https://t.co/LecY8LRiwk pic.twitter.com/2sjSFx1XDq — LABORALKutxaTeam (@LABORALkTeam) September 28, 2024