Itxi

Txirrindularitza

Erlojuaren kontrako proban

Euskaltel-Euskadiren taldea Munduko Txirrindularitza Txapelketan

Erredakzioa

Verdugok, Astarlozak, Orozek, Sicardek eta Izagirre anaiek hartuko dute parte, igande honetan, etxe komertzialen erlojupekoan.

  • Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

    Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadik etxe komertzialen erlojupekoan hartuko du parte, Limburgon (Holanda) jokatuko diren Munduko Txirrindularitzako Txapelketan, eta dagoeneko taldea erabakita dauka.

Gorka Verdugok, Mikel Astarlozak, Juanjo Orozek, Romain Sicardek eta Izagirre anaiek osatuko dute taldea. Erlojuaren kontrakoa proba hau (53,2 kilometroa) igandean korrituko da, Sittard eta Valkenburg herrien artean.