Txirrindularitza
Hiru berrikuntza
Kern Pharmak 22 txirrindularirekin itxi du 2023ko denboraldirako taldea
I. G. | EITB MEDIA
25 urtetik beherako batez besteko adinarekin, talderik gazteenetako bat izango da mailarik gorenean.
-
Kern Pharmaren 2023ko taldea. Irudia: @EqKernPharma
Guztira 22 txirrindulari izango dira Kern Pharma taldean datorren denboraldian, hirugarrena UCI ProTeam gisa, eta hiru fitxaketa egin dituzte: Pablo Castrillo eta Mikel Retegi, Grupo Lizarte taldearen bigarren taldetik, eta Iñigo Elosegui, 23 urtez azpikoen taldean aritu dena.
25 urtetik beherako batez besteko adinarekin, talderik gazteenetako bat izango da mailarik gorenean.
Bajen atalean, taldeak agur esango die sei txirrindulariri: Sergio Araiz, Jaime Castrillo, Diego López, Iván Moreno, Daniel Mendez eta Savva Novikov.
2023rako Kern Pharma Taldea: Kern Pharma 2023: Roger Adrià, Jon Agirre, Igor Arrieta, Urko Berrade, Giovanni Carboni, Héctor Carretero, Pablo Castrillo, Iván Cobo, Iñigo Elosegui, Kiko Galván, Carlos García, Raúl García, Álex Jaime, Jordi López, Martí Márquez, Pau Miquel, José Félix Parra, Vojt«ch, Mikel Retegi, Ibon Ruiz, Eugenio Sánchez eta Danny van der Tuuk.