Txirrindularitza
Denboraldiko lehen 'handia'
Simon Gerransek irabazi du 2012ko Milan-San Remo proba
Erredakzioa
GreenEdge taldeko australiarrak Fabian Cancellara eta Vincenzo Nibali gainditu ditu esprintean. Tom Boonenek eta Greg Van Avermaetek eroriko gogorra izan dute azkenengo metroetan.
-
Simon Gerrans. Argazkia: EITB
Simon Gerrans australiarrak eskuratu du 2012ko Milan-San Remo lasterketa. GreenEdge taldeko txirrindulariak ederki aprobetxatu du Fabian Cancellarak azkeneko kilometroetan egindako lana eta esprintean azkarrena izan da suitzarra eta Vincenzo Nibali gaindituta. Classicissima proba lortu du horrela Gerransek, Klasikoen artean lasterketa luzeena (298 kilometro).
Poggion erasoa jo du Fabian Cancellarak eta bere gurpilera Nibali eta Gerrans itsatsi dira. Esprintean GreenEdge taldeko txirrindularia izan da azkarrena.
Sei ordu 59 minutu eta 24 segundoko denbora lortu du Gerransek kalitate handiko txirrindulariz betetako edizioan. Izan ere lasterketako sei irabazlek parte hartu dute 2012ko proban: Matthew Goss, Mark Cavendish, Filippo Pozzato, Fabian Cancellara, Oscar Freire eta Alessandro Petacchi.
Azkeneko metroetan, Tom Boonenek eta Greg Van Avermaetek eroriko gogorra izan dute. Gainera, ibilbidean zehar, Phillipe Gilbertek, Carlos Quinterok eta Danilo Di Lucak ere erorikoak izan dituzte.
Sailkapena:
.1. Simon Gerrans (AUS-GreenEdge) 6h59:24
.2. Fabian Cancellara (SUI-RadioShack) d.b.
.3. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) d.b.
.4. Peter Sagan (SVK-Liquigas) d.b.
.5. John Degenkolb (GER-Project 1t4i) d.b.
.6. Filippo Pozzato (ITA-Farnese) d.b.
.7. Oscar Freire (ESP-Katusha) d.b.
.8. Alessandro Ballan (ITA-BMC) d.b.
.9. Daniel Oss (ITA-Liquigas) d.b.
10. Daniele Bennati (ITA-Radioshack) d.b.