Txirrindularitza
Paris-Niza
Valverdek irabazi du hirugarren etapa eta Wiggings, lidergoan
Erredakzioa
Movistar taldeko txirrindulariak esprintean lortu du garaipena. Gerrans izan da bigarren eta Meersman, hirugarren.
-
Alejandro Valverdek irabazi du Paris-Nizako hirugarren etapa. Argazkia: EFE
Movistar taldeko Alejandro Valverdek irabazi du Vierzon eta Vassiviere Lakua artean burutu den Paris-Nizako hirugarren etapa (194 kilometro). Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Valverdek denboraldiko bere laugarren garaipena eskuratu du. Alejandro Valverdek ez du kale egin azken metroetan eta irabazi egin du. Simon Gerrans (GreenEdge) izan da bigarren eta Gianni Meersman (Lotto-Belisol), hirugarren.
Sailkapen nagusian Bradley Wiggins da liderra, sei segundora dago Levi Leipheimer (Omega) bigarren postuan eta 11 segundora Tejay Van Garderen (BMC) dago sailkapeneko hirugarren tokian.
Etapako sailkapena:
.1. Alejandro Valverde (ESP) Movistar 4:36:19
.2. Simon Gerrans (AUS) GreenEdge d.b
.3. Gianni Meersman (BEL) Lotto-Belisol d.b
.4. Luis Leon Sanchez (ESP) Rabobank d.b
.5. Xavier Florencio (ESP) Katusha d.b
.6. Eros Capecchi (ITA) Liquigas d.b
.7. Maxime Monfort (FRA) Radioshack d.b
.8. Jonathan Hivert (FRA) Saur d.b
.9. Francesco Gavazzi (ITA) Astana d.b
10. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil d.b
Sailkapen nagusia:
.1. Bradley Wiggins (GBR) Sky 9:09:51
.2. Levi Leipheimer (USA) Omega Pharma + 06
.3. Tejay Van Garderen (USA) BMC + 11
.4. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma + 14
.5. Maxime Monfort (BEL) RadioShack + 18
.6. Alejandro Valverde (ESP) Movistar + 20
.7. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil + 22
.8. José Joaquín Rojas (ESP) Movistar + 29
.9. Simon Spilak (SLO) Katusha + 33
10. Robert Kiserlovski (CRO) Astana + 36